Auto batek su hartu du Santa Barbara auzoan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko urtarrilaren 1a

Dagoeneko itzali dute sutea, eta etxera bueltatu ahal izan dute inguruko bizilagunek.

Sutea izan da gaur iluntzean, Hernaniko Santa Barbara auzoan. Auto batek su hartu du Gi-2132 errepidearen bazterrean, auzoko etxe bloke baten ondoan, 20:30ak aldera.

Berehala bertaratu dira suhiltzaileak, Ertzaintza eta Hernaniko Udaltzaingoa. Suak azkar hartu du dimentsio haundia, eta inguruko etxeetako bizilagunak etxetik aterarazi dituzte, sua zabaltzeko arriskuagatik. Errepidea ere itxi egin dute tarte horretan, eta kea berehala zabaldu da Lizeaga auzora ere.

Suhiltzaileek sua kontrolatu eta itzaltzea lortu dute, eta 21:00ak aldera txinpartarik ez berpiztea saihesteko lanetan hasita ari ziren. Autoa erabat kixkalita geratu da. Inguruko bizilagunek ere etxera itzuli ahal izan dute dagoeneko.

Dirudienez, errepidean zijoala hasi da autoa su hartzen, eta errepidetik atera da gidaria, autoa baztertuta utzi eta bertatik ihes egin nahian, laguntza eske. Ez da zauriturik izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!