Aurtengo Bertso Lata amaierara iristear da. Gaur gauean egingo dute zazpigarren eta azken jarduera: Bertso Jaialdia. 22:00etatik aurrera, punta puntako bertsolariak arituko dira Biteriko aretoan: Andoni Egaña, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal eta Gorka Pagonabarraga. Gai jartzaile lanak Maialen Lujanbiok egingo ditu. Sarrerak Txilin, Garinen eta Aralarren daude eskuragarri. Oraindik sarrerarik geratuko balitz, 21:15ak aldera zabalduko dute Biteriko leihatila.