Etzakitek hiru aldiz beteko du Oialume, garai zaharretara bueltatuta

Andoni Rekondo Izagirre 2026ko urtarrilaren 2a

Gaur, bihar eta astelehenean eskainiko dituzte kontzertuak. 20:00etan zabalduko dituzte ateak.

 

Jendea nostalgiko xamar jartzen da egun hauetan. Oroitzapen asko berritzen dira gabonetako otorduen bueltan, eta jaki garestienek baino ahozapore goxoagoa uzten dute askotan. Aurtengoan, ordea, nostalgiari atea zabaltzeko beste modu bat izango da bailaran: Etzakit taldearen itzulera.

Gaur, bihar eta astelehenean eskainiko ditu Etzakitek itzulerako hiru kontzertuak, euren zale sutsuenen begiradapean. Txistu batean amaitu ziren hiru kontzertuetarako sarrerak, eta giro paregabea espero da taldearentzat hain esanguratsua den dantzalekuan.

Kontzertuak ez ezik, bestelako emanaldiak eta gonbidatuak ere izango dira Oialumen. Hiru egitarau prestatu dituzte, eta goizeko ordu txikietara arte luzatuko da festa saio guztietan.

 

Zuttik elektrotxarangak egingo dio harrera jendetzari

Etzakitekoak ez dira Hernaniko musikari bakarrak izango. Hiru egunetan Zuttik elektrotxaranga arduratuko da giroa berotzeaz, ateak ireki eta segituan.

Bigarren musika emanaldia, berriz, ezberdina izango da hiru egunetan. Gaurkoan DJ Bull arituko da Etzakiten ondoren, biharkoan Ezekiel DJ izango da artista eta urtarrilaren 5ean Zigor DZ.

ZERGATIK EZ? - OIALUME

GAUR

20:00 Ate irekiera,
20:30 Zuttik elektrotxaranga.
22:00 Kontzertua.
Ondoren DJ Bull.

Hiru egunetan ezberdinak izango dira bukaerako
musika emanaldiak.

BIHAR

Ezekiel DJ.

URTARRILAK 5

Zigor DZ

 
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!