Bart gauean gertatutako istripua argitzeko lekuko bila dabil Ertzaintza

Kronika - Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 1a

Ezbeharra izan zen atzo gauean Hernaniko GI-2132 errepidean, gaueko bederatziak aldera. Moto batek eta kotxe batek talka egin ostean, bizi galdu du motoa gidatzen zuen 24 urteko urnietarrak. 

Ertzaintzak informazioa biltzeko laguntza eskatu die ezbeharraren lekukoei. Beraz, informazioa eman dezaketen pertsonak Ertzaintzarekin harremanetan jar daitezke 943 53 91 25 telefono-zenbakiaren bidez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!