Gaur arratsaldean presoen aldeko gazte argazkia ateratzeko deialdia egin du Hernaniko Ernaik. Arratsaldeko 20:00etan jarri dute hitzordua, Tilosetako eskaileretan.
Gabon garairako presoei elkartasuna adierazteko zenbait deialdi prestatu ditu Ernaik, eta dinamika horren barruan dago gaurko argazkia: «Argi utzi nahi dugu iraganera iltzatuta biziko den azken belaunaldia izan nahi dugula».
Dinamika hau urtarrilaren 10ean Bilbon egingo den manifestazio nazionalarekin lotuta dago: «Bada garaia preso politiko guztiak kalean egon eta aro oso bati itxiera emateko».