Urtero bezala, aurreko asteburuan ibili ziren Osiñagako Auzo Elkarteko kideak etxez etxe, abenduaren 20an eta 21ean, urteko kuota kobratzen. Eta auzo elkarteko bazkidetza ordaindu zuten guztien artean, Gabonetako saski eder bat zozketatu zuten igandean. Ba aurtengoa dagoeneko etxean dauka Elorrabiko familiak! Iberiko sorta, ardo botilak, gazta, turroiak, polboroiak... Gabonak ondo hasteko sekulako saria! On egin!