Agenda bateratua jasoko dute hernaniarrek

Libe Murua Masid 2025eko abenduaren 28a

«Herritarrei zerbitzu hobea emateko» helburuarekin.

Urtarriletik aurrera agenda bateratua jasoko dute hernaniarren euren etxeko postontzian. Agenda bakarrean jasoko dituzte 2026tik aurrera herriko ekintza guztiak, «herritarrei zerbitzu hobea» emateko helburuarekin.

Orain arte Kultur agenda eta Kulturarteko Plaza Feministako agenda aparte jasotzen ziren Hernaniko etxeetan. Baina Udalak azaldu du, agenda bateratua argitaratzea erabaki duela, batetik, eraginkortasuna hobetzeko, bestetik, herrian dagoenaren ikuspegi osoa izateko. Azkenik, hondakin kopurua murrizteko.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!