Urkabera egin zuen urteko azkeneko irteera Mendiriz Mendik, gazteekin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 28a

Mendiriz Mendiko gaztetxoak eta helduak, Urkabeko gurutzearen ondoan.

Joan den igandean egin zuen Mendiriz Mendik, Santo Tomas egunez, urteko azkeneko irteera. Gaztetxoentzako ibilaldia prestatu zuten, eta Oiartzunera joan ziren, bertako tontor xume bezain berezi batera igotzeko: Urkabera (234 metro). Altuera gutxikoa izan arren, bertara iristeko aldapak ez dira makalak!

Egunaren berezitasunak festa giroan murgiltzeko tentazioa ematen zuen arren, talde ederra elkartu zen Urkabera joateko: 30 lagun baino gehiago bildu ziren. 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!