Euskadiko Txapelketarako sailkatu dira Hernaniko mutil kadeteak

Libe Murua Masid 2025eko abenduaren 28a

Hernaniko mutil kadeteek soilik lortu zuten garaipena finalean.

Hernaniko hiru taldek jokatu zuten aurreko asteburuan Gipuzkoako kopako finala.

 

Aurreko asteburuan jokatu zen Billabonan Gipuzkoako kopako finala eta bertan aritu ziren Hernaniko boleiboleko hiru talde. «Izugarrizko giroa» izan zela azaldu dute boleibol taldeko entrenatzaile zein jokalariek. Mutil kadeteak txapeldun izan ziren, eta garaipenarekin batera, Euskadiko Txapelketan parte hartzeko aukera ere lortu zuten. Kadeteak Bera Berari aukerarik eman gabe 3-1 gailendu ziren partidu «zirraragarri batean». Hernaniko mutilek urte osoan zehar erakutsi duten maila erakutsi zutela azaldu du taldeak. 

Nesken kasuan partidu «borrokatuak» izan baziren ere, ez zuten garaipenik lortu. Hala ere, ez ziren urruti ibili. Bereziki, errendimenduko infantilen kasuan, 5. setean erabaki zen guztia, 15-13 irabaziz Suge Trebeakek. Infantilek maila ona erakutsi zuten eta azken unera arte gogor eutsi zioten. Jubenil nesken kasuan, beraien maila hoberena erakusteko aukerarik izan ez zutela azaldu du taldeak, eta Bera Berak lortu zuen desiatutako garaipena. 

Gipuzkoako ligan nesken senior taldeak lortu zuten garaipena. Azken partiduetan garaipenik lortu ez duten arren, urtea ondo bukatu dute Oarsoren kontra garaipena lortuz. Bestalde, Euskal Ligan jokatzen duten senior mutilek berriro ere garaipena lortu zuten Arizmendiren aurka, eta bigarren postuan jarraitzen dute.  

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!