Gaur arratsaldean jokatuko dituzte erremonteko Binakako Txapelketaren semifinalak, eta bi hernaniar ariko dira finalerako txartelaren bila, B seriekoan: Paulo eta Aitor Aiestaran anaiek, Ander Goikoetxea eta Joseba Goikoetxea menderatu beharko dituzte, txapelen lehian aritzeko. Finalean dagoeneko zain dago Julen Deskarga hernaniarra, Ibai Martirenarekin.
Goiz hasiko da gaurko jaialdia Galarretan, 15:15etan; eta hirugarren partidua izango da haiena. Bigarrenean, txapelketa nagusiko semifinala jokatuko dute: Josetxo Ezkurra eta Iban Larrañaga, Kemen Aldaberen eta Xabier Azpirozen kontra. Horietako irabazlea izango dute kontrario Aritz Zubiri goizuetarrak eta Imanol Ansa urnietarrak, urtarrilaren 2ko final haundian.