'Familian jolastuz' tailerrerako epea, luzatuta

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 27a

Abenduaren 20an bukatzekoa zen 'Familian jolastuz' tailerretarako izenemate epea, baina luzatzea erabaki du Hernaniko Udalak. Urtarrilaren 8ra arte izango da apuntatzeko aukera, online: labur.eus/familianjolasean. Familia harremanak hobetu eta sendotzeko tailerra izango da, 5-7 urteko haurren familiei zuzenduta. Biterin eskainiko dute, urtarriletik martxora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!