Zineaz gozatzeko aukera izango dute haur, gazte eta helduek Gabonetako oporraldian ere, Biterin. Izan ere, bi pelikula jarriko dituzte gaurtik aurrera. 'Super Charlie' eskainiko dute gaztetxoentzat, gaur eta bihar, arratsaldeko 16:45etan. Helduentzat, berriz, 'La deuda' jarriko dute, bost saiotan: gaur 19:15etan eta 22:15etan; bihar 19:15etan; eta astelehenean, ikuslearen egunez, 16:30etan eta 19:15etan.