Izenemateak bide onetik, San Silbestrerako

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 26a

Abenduaren 31n jokatuko da urteroko lasterketa berezia, eta Palestinaren aldekoa izango da aurtengoa.

Urte bukaeran galdu ezineko zita bilakatu da Hernaniko San Silbestrea herritar askorentzat, eta aurten sekulako abiadura hartu dute izenemateek: 250 lagun baino gehiago daude apuntatuta dagoeneko. RockTheSport atari­an (rockthesport.com) eman dai­­teke izena, edota Ibai-Mendi den­dan, 10 euroan. Palestinaren aldekoa izango da aurtengo San Silbestrea, CD Hernani eta Gernika Palestina Hernani taldeen elkarlanari esker.

Ohi bezala, Urte Zahar Egunez izango da lasterketa, abenduaren 31n. 17:00etan abiatuko dira korrikalariak Plazatik, eta 4 kilometroko ibilbidea osatuko dute herriko kaleetan barrena. Plazan bertan bukatuko dute proba, Kale Nagusia jai giroan zeharkatu ondoren.

Haurrentzako lasterketak ere izango dira aurretik, arratsaldeko 16:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!