Hernaniko bi talde aurrez aurre gaur etxean, larruzko paletako finalean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 26a

Ane Kerejeta hernaniarra, aurreko partidu batean.

Kiroldegiko frontoian jokatuko dute, 20:30etan hasita: Amaia Irazustabarrena-Leire Galdos eta Nahia Eizmendi-Garazi Eizmendi-Ane Kerejeta.

Jaialdi polita izango da gaur iluntzean, Hernaniko kiroldegiko frontoian: larruzko paletako finala jokatuko dute Hernaniko bi taldek, Gipuzkoako Txapelketan. Amaia Irazustabarrena eta Leire Galdos ariko dira batetik, eta Nahia Eizmendik, Garazi Eizmendik eta Ane Kerejetak osatutako taldea bestetik. 20:30etan hasiko da finala, eta bertaratu eta frontoia betetzeko deia egin diete pelotazale guztiei, CD Hernanitik.

Aurten aurrenekoz jo­­katu da larruzko paletako txa­pelketa emakumezkoetan, Gi­puz­koakoan. Hernaniko bi tal­dek hartu dute parte, eta biek lortu dute finalerako txartela. Finala etxean jokatuta borobilduko dute torneoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!