Mandoegira irteera, urteko azken egunean

Olatz Egaña Otegi 2025eko abenduaren 24a

Goizeko 08:30etan jarri dute hitzordua herriko plazan, bertatik abiatzeko. 

Urtea behar bezala amaitzeko, Goizuetako Arainburu Mendi taldeak irteera antolatu du Mandoegira. Abenduaren 31n izango da irteera, goizeko 08:30etan, herriko plazatik abiatuta. Guztira 4 ordu inguruko itzulia izango da eta antolatzaileek aurreratu dute bakoitzak bere hamaiketakoa eramateko. Gainera, urteari amaiera emateko, «brindisa egingo dugu ttonttorrean».

11 kilometroko distantzia izango du ibilbideak eta zailtasunari dagokionez, aipatu dute maila ertainekoa dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!