Gabonak iritsi direla ospatzeko gaur goizerako kalejira herrikoia antolatu dute. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, Atseindegin, eta antolatzaileek azaldu dute aurten, ibilbide bakarra egingo dutela. Era berean, herriko musikarien parte hartze ere eskatu dute, beraz «animatu!».