Iparragirretik abiatuta erronda egingo dute gaur, Bertso Latarekin

Olatz Egaña Otegi 2025eko abenduaren 24a

Hilaren 19an, makina bat herritar bertaratu ziren Xalapartako bertso afarira. Bistakoa da giro ederrean afaldu zutela!

Arratsaldeko 16:00ak aldera abiatuko dira Iparragirretik.

Abenduaren bigarren astean hasi ziren Bertso Lataren jarduerak, eta jarraipena izango dute datorren urtera arte. Gaurkoan, Gabon gauerako motorrak berotzen joateko, erronda egingo dute. Arratsaldeko 16:00ak aldera aterako dira denak Iparragirretik, eta kantuan, herriko zenbait zirrikitu zeharkatuko dituzte. Urteko azken egunean ere egingo dute erronda, 2025a agurtu, eta 2026ari ongi etorria emateko. 

Abenduaren 28an, berriz, Maialen LujanbioK 'rr_6_erre(AH)ala' emanaldia eskainiko du Milagrosan, eguerdiko 12:30etan.  Errezitaldi poetiko-bertso-performatibo irakurri ikus-entzutekoa da Lujanbiok eskainiko duena.

Abenduaren 30ean, 'Izena eta Izana' emanaldiak hartuko du Bertso Lataren lekukoa eta, eta bertan izango dira kantuan: Xabat Pagola, Xabat Illarregi, Xabat Galletebeitia, Maddi Agirre, Maddi Aiestaran eta Maddi Lasa. Tilosetako eskaileretan izango da emanaldia, arratsaldeko 19:30etan. 

 

Urtea hasteko, bertsoak

Bertso Latari amaiera emango zaio datorren urtean, urtarrilaren 2an, hain zuzen ere. Bertso jaialdi batekin amaituko dute egitasmoa, ondorengo bertsolariekin: Andoni Egaña, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal eta Goraka Pagonabarraga. Gai jartzaile lanetan arituko da Maialen Lujanbio. Gaueko 22:00etan izango da jaialdia, Biterin.

BERTSO LATA 2025

HERNANI

GAUR

Gabonetako erronda,
Iparragirretik hasita.

ABENDUAK 28

12:30 Maialen Lujanbioren 'RR_6_erre(AH)ala' ikuskizuna, Milagrosan. 
Sarrerak egunean bertan
salgai, 7 euroan.

ABENDUAK 30

19:30 Izena eta Izana bertso saio berezia, Tilosetako 
eskaileretan.
Xabat Pagola, Xabat Galletebeitia, Xabat Illarregi, Maddi Agirre, Maddi Aiestaran eta Maddi Lasa.

ABENDUAK 31

Urte zaharreko erronda, Kaxkoan barrena.

URTARRILAK 2

22:00 Bertso jaialdia, Biteriko aretoan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Alaia Martin, Gorka Pagonabarraga eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzailea: Maialen Lujanbio. Sarrerak abenduaren 22tik aurrera Txilin, Aralarren eta Garinen.

*Jaialdiko sarrera guztiak 
salduko ez balira, 21:15etan zabalduko da Biteriko leihatila.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!