«Barakaldoko erailketa matxista» salatzeko kontzentrazioa gaur, Plaza Berrin

Olatz Egaña Otegi 2025eko abenduaren 23a

Koordinadora Feministak deitu du elkarretaratzea. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, Plaza Berrin

«Barakaldoko erailketa matxista» salatzeko asmoz, Hernaniko Koordinadora Feministak kontzentrazioa antolatu du gaurko. Arratsaldeko 19:00etan izango da elkarretaratzea Plaza Berrin. Koordinadora Feministak herritarrei bertaratzeko deia egin diete: «etorri kontzentraziora! Nahikoa da! Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!