Hernaniko udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuak goizez bakarrik eskainiko du zerbitzua, gaur hasi eta urtarrilaren 13ra bitarte. Bestalde, Udalak jakinarazi du abenduaren 24an eta 31n iluntzeko 20:00etatik 22:00etara izango dela hondakinak ateratzeko ordutegia.