Bihar izango da 'Plisti-plasta' haurrentzako antzezlana, Biterin; eta ordutegiarekin «nahastea» izan dela aitortu du Hernaniko Udaleko Kultura Sailak: esku-programak dio 17:00etan izango dela, eta sarreratan 18:00etan dela. Horregatik, jakinarazi dute bigarren hori dela ordutegi zuzena, eta 18:00etan hasiko dela emanaldia.