Cesar Otamendik jaso du Portuko Gabonetako saskia

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 23a

Cesar Otamendi, igande eguerdian tokatu zitzaion saskiarekin pozik.

Santo Tomas egunez zozketatu zuen Gabonetako saskia Portuko Auzo Elkarteak, auzotar guztiak txistorraz bapo ase ondoren. Eta Cesar Otamendirentzat izan zen saski ederra. Pozik jaso zuen notizia, eta Kronika testigu, ondo merezita zeukan Otamendik: bera aritu zen sukaldean jo eta su, pintxoetarako txistorra prejitzen, beste bi auzotarren laguntzaz. Euri zaparradetatik plazako arkupeetan babestuta, gustura aritu ziren portutarrak, jan-edanean eta solasean.

Erlazionatuak

Santo Tomas eguna, Portu auzoan

Beñat Los Arcos Ayerdi abe 21, 19:07 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!