Kaleko giro petralarekin sekulako kontrastea zeukan Goiz Eguzkiko barrualdeak, igande goizean. Santo Tomas eguna ospatzeko hitzordua jarrita zeukaten, eta dozenaka herritar bildu ziren bertan, hara eta hona, txistor ogitarteko eta edari bila. Egoitzako txoko guztiak bete ziren, bai beheko solairuan eta baita goiko areto nagusian ere.
Gainera, hamaiketako goxoena egiteko bakarrik ez, neguko jokoen sariak banatzeko ere baliatu zuten zita. Giro umoretsuan igo ziren aretoko taula gainera, banan-banan, kaleko jolasen eta karta jokoen txapeldun eta azpitxapeldunak. Jasotako sari ederrekin, ezin kontentuago iritsiko dira Gabonetara!
GOIZ EGUZKIKO NEGUKO JOKOEN SARITUAK
KARTA JOKOAK
MUSA
Moises Gonzalez eta Maxi Martin txapeldun, eta Benjamin Miranda eta Jose Garcia azpitxapeldun
TUTEA
Fernando Martin eta Ion Azpiazu txapeldun, eta Luis Lozano eta Efren Alcalde azpitxapeldun
ESKOBA
Agustin Cormenzana eta Ignacio Imaz txapeldun, eta Rocio Vazquez eta Mari Carmen Santamaria azpitxapeldun
KALEKO JOLASAK
BOTEA
Rosa Becerra eta Juan Carlos Lujambio txapeldun, eta Begoña Kijera eta Jose Lopez azpitxapeldun
IGELA
Dolores Anabitarte eta Jose Lopez txapeldun, eta Marian Zabaleta eta Ion Azpiazu azpitxapeldun
TOKA
Marian Zabaleta eta Jose Lopez txapeldun, eta Ana Tolstikina eta Julio Saez azpitxapeldun
DARDOAK
Felisa Rubio eta Manuel Villamarin txapeldun, eta Marian Zabaleta eta Ion Azpiazu azpitxapeldun