Juanito Rodriguezen familiak, eskerrak herritarrei

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 22a

Ostegunean hil zen Juanito Rodriguez Laburu, eta haren familiak eskerrak eman nahi izan dizkie doluminak eta babesa adierazi dizkioten guztiei, Kronikara helarazitako mezu baten bitartez: «Zuen hitzek, keinuek eta maitasunak erakutsi digute Juanito zein maitatua zen. Era berean, egindako omenaldi hunkigarria antolatu eta bertan parte hartu zenuten guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu, baita egun hauetan zuen maitasuna erakutsi diguzuen guztiei ere. Aparteko pertsona zela argi gelditu da. Opari bat izan da gure bizitzetan izan dugunontzat. Bihotzez, mila esker. Gora zu. Faltan botatzen zaitugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!