Ohi bezala, preso eta iheslarien aldeko manifestazioa egingo dute abenduaren 24an, Sarek eta Etxeratek deituta. Iluntzeko 19:30etan abiatuko da Plazatik, eta bukaeran mariskadaren zozketa egingo dute Tilosetan. Bidaia-bonoen zozketa, berriz, asteartean egingo dutela jakinarazi dute. Horietarako, Sareren dendan izango dira tiketak salgai, asteartean eta asteazkenean.
Bestalde, aurreratu dute aurten ere jarriko dutela autobusa Hernanitik, urtarrilaren 10ean Bilbon egingo den manifestazio nazionalerako. Horretarako txartelak laster jarriko dituzte salgai.