Ostegunetako feria, ostiralean egingo dute datozen bi asteotan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 22a

Jaiegun gorriak izango dira datozen bi ostegunak, abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a. Horregatik, egunez aldatuko dute Hernaniko ostegunetako feria, eta bi asteetan ostiralez jarriko dute, Urbieta kalean bertan: abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!