Atseden hartuko du Goiz Eguzki hartubol taldeak Gabonetan, eta modurik onenean bukatu ditu 2025eko entrenamendu saioak. Joan den ostegunean elkartu ziren azkenekoz, eta zita baliatu zuten taldekide kuttunenetako bat omentzeko: Martina Alkain Zabala. «Lehenengo egunetik dago hartubol taldean, eta bere 86 urteek ez dute mugatzen entrenamendu guztietan ilusioz parte hartzeko, osasun oztopo guztiak gaindituz».
Taldeak 40 kide baino gehiago dauzka egun, eta ateak zabalik dauzka, «2026an kirol hau probatu nahi duten adin nagusiko pertsona guztientzat».