Txistorrada auzoz auzo

Libe Murua Masid 2025eko abenduaren 20a

Santo Tomas eguna ospatzen ibiliko dira gaur Hernaniko herritarrak auzoz auzo.

Plaza Berrin San Joan Konpartsak jarriko du postua, goizeko 11:00etatik 14:30etara bitartean; arratsaldean erromeria  egingo dute 18:00etan.

Errugbi Elkarteak Kale Nagusian jarriko du postua 10:00etatik 15:00etara.

Lizeaga auzoan, Auzo plazan egingo da festa, 11:30etan hasita; euria eginez gero, Urumea Ikastolan.

Zelabiden eta Karabelen arratsaldez egingo dute ospakizuna. Zelabide Auzo Elkartearen lokalean 18:00etatik 21:30etara eta Belkara Auzo Elkartearen lokalean 18:00etatik aurrera.

Portuko auzotarrek bihar ospatuko dute Santo Tomas eguna, Ibarrolaburu-Lorenza Plazan 12:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!