Errondak, bi saio berezi eta jaialdia, Bertso Lataren bigarren zatian

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko abenduaren 20a

Jaialdi potentea antolatu zuten 2002an, Kiroldegiko frontoia goraino beteta!

Jende asko elkartu da orain arte egindako bi saioetan, eta antzeko erritmora jarraitu nahi dute Paulo Txikiyako kideek. Urtarrilaren 2rako sarrerak astelehenetik aurrera jarriko dituzte salgai; Milagrosakoak, berriz, egunean bertan. 

 

BERTSO LATA 2025

HERNANI

ABENDUAK 24

Gabonetako erronda, Iparragirretik hasita.

ABENDUAK 28

12:30 Maialen Lujanbioren 'RR_6_erre(AH)ala' ikuskizuna, Milagrosan. 
Sarrerak egunean bertan
salgai, 7 euroan.

ABENDUAK 30

19:30 Izena eta Izana bertso saio berezia, Tilosetako 
eskaileretan.
Xabat Pagola, Xabat Galletebeitia, Xabat Illarregi, Maddi Agirre, Maddi Aiestaran eta Maddi Lasa.

ABENDUAK 31

Urte zaharreko erronda, Kaxkoan barrena.

URTARRILAK 2

22:00 Bertso jaialdia, Biteriko aretoan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Alaia Martin, Gorka Pagonabarraga eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzailea: Maialen Lujanbio. Sarrerak abenduaren 22tik aurrera Txilin, Aralarren eta Garinen.

*Jaialdiko sarrera guztiak salduko ez balira, 21:15etan zabalduko da Biteriko leihatila.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!