Atzo hil zen Juanito Rodriguez Laburu, Hernani Errugbi Elkarteko lehendakari izan zena 39 urtez. Elkartean egindako guztia eskertzeko, errugbizaleek azken pasilloa egingo diote gaur arratsaldeko 19:30etan. Pasilloaren ibilbidea Orbegozo beilatokitik abiatuta egingo dute hilkutxa bizkarrean dutela, Elkano kalean gora, Atsegindegi helmuga izanik.
Errugbizaleek herritarrei bertaratzeko deia egin diete.