Juanito Rodriguez HCREko lehendakari ohia hil da

Kronika - Erredakzioa 2025eko abenduaren 18a

Bart gauean hil da, 72 urterekin. 39 urtez izan zen Hernaniko Errugbi Elkarteko lehendakaria, eta lan haundia egin zuen klubean, tartean lorpen historikoak eskuratuta.

Gaur hil da Juanito Rodriguez Laburu hernaniarra, 72 urte zituela. Hernaniko Errugbi Elkartean lan haundia egindako pertsona zen Rodriguez, 39 urtez izan zen klubeko lehendakaria, eta lorpen historikoak eskuratu zituen tarte horretan. 

Hernaniko Errugbi Elkarteak mezu bat zabaldu du sare sozialen bidez, eta doluminak helarazi dizkio Rodriguezen familiari: «Egun tristea Hernaniko errugbi klubarentzat. Atsekabe handiz hartu dugu Juanito Rodriguezen heriotzaren berri. Gure kirolarentzat erreferentziako persona izan da, Hernanin zein Euskal Herrian, gaur arte hegoaldeko Euskariansen presidente izaten jarraitu baitu. Juanito 39 urtez izan da gure klubaren Lehendakaria, baina izateari utzi ondoren ere ondoan izan dugu, beti laguntzeko prest, beti irribarre batez eta hitz atsegin batekin. Ezingo diogu inoiz behar bezala eskertu egin duen guztia».

Euskadiko Errugbi Federaziotik jakinarazi dute asteburu honetan minutu bateko isiluneak egingo dituztela Euskal Ligetako partidu guztietan, baita Andaluziaren aurka Zarautzen jokatuko diren norgehiagoketan ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!