Urrezko 45 domina Arrasaten, Hernani Musika Eskolako akordeoilariek

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 18a

Musika Eskolako akordeoilariak, Arrasateko Jaialdian, lortutako dominekin.

Denera 51 domina ekarri zituzten ikasle hernaniarrek, Arrasateko Akordeoi Jaialdi entzutetsutik.

Arrasateko Akordeoi Jaialdian izan ziren Hernani Musika Eskolako ikasleak, beste urte batez, hutsik egin gabe: «Funtsezko jaialdia da guretzat, eta eragingarria eta derrigorrezkoa bilakatu da musika eskolen egutegian. Ikasleen motibazioari begira, ezin liteke ordeztu antzeko beste edozein lehiaketarekin, ez Euskal Herrian eta ez Estatu mailan», nabarmendu dute.

Jaialdi entzutetsuan parte hartu bakarrik ez, sekulako do­mina sorta ekarri dute herna­niarrek, 51 guztira: urrezko 45 domina, zilarrezko bost, eta brontzezko bat. Urrezko domina lortu zutenetako askok aukera izan zuten, gainera, jaialdiaren bukaerako galan jotzeko.

Bereziki nabarmentzekoa da Hernani Musika Eskolako akordeoi orkestrak lortutako aurreneko saria, Nafarroako, Aragoiko, Kataluniako eta Galiziako taldeekin aritu baitzen lehian.

 

ARRASATEKO
AKORDEOI JAIALDIA

HERNANI MUSIKA ESKOLAKO AKORDEOILARIAK

10 URTE ARTE, I HASTAPENA

Irene Panaderok urrezko domina, eta Leire Apaolazak eta Aiora Zubeldiak zilarrezkoa.

10 URTE ARTE, A MAILA

Irene Panaderok urrezko domina.

12 URTE ARTE, II HASTAPENA

Julia Cuencak, Ekaitz Martinek eta Anton Veprikek urrezko domina.

12 URTE ARTE, B MAILA

Leia Barroetak urrezko domina, eta Amaia Trejok zilarrezkoa.

15 URTE ARTE, III HASTAPENA

Josu Garciak eta Ekai Erkiziak urrezko domina, eta Irati Salaberriak eta Eider Salvadorrek zilarrezkoa, eta Maddi Rodriguezek brontzezkoa.

15 URTETIK GORA, D MAILA

Erika Bazek urrezko domina.

GANBERA MUSIKA, 12 URTE ARTE

Leia Barroetak, Julia Cuencak, Ekaitz Martinek eta Amaia Trejok osatutako taldeak lehenengo saria: urrezko domina eta 100 euro.

GANBERA MUSIKA, +15 URTE

Maria Cabrerak eta Oliver Cabrerak osatutako bikoteak urrezko domina, eta Erika Bazek, Uxue Duranek, Leire Truyok, Axel Zabalegik eta Eñaut Zabalegik osatutako taldeak lehenengo saria: urrezko domina eta 200 euro.

TALDE INSTRUMENTALA

Hernani Musika Eskolako akordeoi orkestrak lehenengo saria: urrezko domina eta 300 euro.

Honakoek osatzen dute orkestra: Maialen Azurmendi, Erika Baz, Oliver Cabrera, Ane De los Rios, Uxue Duran, Oihane Erize, Unai Errasti, Irati Ferreiro, Edurne Garcia, Ainhoa Garin, Ariane Gaztañaga, Elene Lizeaga, Uxue Lopez, Irati Ormaetxea, Maddalen Otaegi, Intza Otamendi, Leire Truyo, Maider Ugalde, Eñaut Zabalegi, Axel Zabalegi eta Lide Zabaleta.

Laguntzaile izan zituzten musika eskolako perkusionistak: Niko Altuna, Aiheko Etxarte, Martin Royo eta Jon Pache irakaslea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!