Osoko Bilkura berezirako deialdia egin du Hernaniko Udalak, gaur arratsalderako. 18:00etan izango da, udaletxeko Pleno Aretoan, eta bost puntu dauzkate lantzeko. Horien artean dago HS.03 eremuaren plan bereziaren behin betiko onarpena. Kaxkoa eta Portu eta Elizatxo auzoak lotzen dituen eremua da, eta bertan igogailua eta urbanizazio berri bat egitea dago aurreikusita. Hernaniko Udaleko zarata-maparen eguneraketaz ere ariko dira gaurko Plenoan, Hernaniko Klima eta Energia Plan Integratuaren onarpena jarriko dute mahai gainean, eta baita Udaleko ordainsarien igoera ere.