Gabonetako menua prestatzeko saio irekia, Xalaparta elkartean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 16a

Gaur 17:00etan egingo dute, Igor Muñoaren eskutik, Emakumearen Elkarte Soziokulturalak antolatuta.

Apenas geratzen da astebete, Gabonetako otordu bereziak hasteko. Eta honezkero asko izango dira aurtengoan zer prestatu ez dakitenak; mahaia zerekin hornitu eta senideak nola txunditu asmatu nahian dabiltzanak. Horretarako, aukera polita izango dute gaurkoan, beste behin antolatu baitu Gabonetako menua prestatzeko saioa Hernaniko Emakumearen Zentro Soziokulturalak.

Arratsaldeko 17:00etan izango da, Xalaparta elkartean; eta Igor Muñoak eskainiko du, Tripontzi jatetxeko sukaldariak. Saioa doakoa eta irekia izango da, bertaratu eta parte hartu nahi duten guztientzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!