Oier Saldias, Irune Mateo eta giro paregabea protagonista, Karabelen

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 16a

Alba Garcia hernaniarra eta Javier Martin lasartearra, helmugara iristen pozik.

Donostiarrak eta urnietarrak irabazi zuten Karabelgo Krosa, 73 partehartzailerekin, tartean 36 hernaniar.

Kronikaren argazkiak

Jose Luis Lopez De Mariaren argazkiak

Eguraldi ederrarekin eta giro paregabean jokatu zuten, larunbatean, Karabelgo Krosaren 11garren edizioa. 73 korrikalari aritu ziren proba nagusian, horietatik erdia (36) hernaniarrak; baina bailaratik kanpora eraman zituzten trofeoak. Gizonezkoetan hiru donostiarrek osatu zuten podiuma: Oier Saldias nagusitu zen, Xabier Lizarrondoren eta Eñaut Lasarteren aurretik. Ibai Alba hernaniarra laugarren izan zen, segundu gutxira.

Emakumezkoetan, berriz, Irune Mateo urnietarra izan zen azkarrena, Patri Amundarain zumaiarraren eta Rakel Toquero donostiarraren aurretik. Seigarren izan zen Alba Garcia, aurreneko hernaniarra.

Mikel Rosellek eta Iratxe Lopez de Luzuriagak jaso zuten auzoko onenaren saria, eta Juan Felix Gomezek beteranoena.

Lehenago, gaztetxoen probak ere jokatu ziren Karabelen. Infantiletan 17 neska eta 15 mutil aritu ziren. Nesketan Zahida Irazustabarrena nagusitu zen, Garazi Garciaren eta Xuhare Ira­zustabarrenaren aurretik. Mu­tiletan Beñat Mitxelena izan zen garaile, Niko Sanchezi eta Xuhar Egañari aurrea hartuta.

Jubeniletan, berriz, Joanez Azkue izan zen azkarrena, Aratz Leteren aurretik.

Mikel Albeniz atleta ohiak banatu zituen sariak, hari omenaldia egiteko baliatu baitzuen ekitaldia antolakuntzak: «Mikel erreferente bat da Gipuzkoako atletismoan, erregistro ederrak lortuta eta probintzia zein autonomia mailako hainbat titulurekin. Herri lasterketa eta mendi lasterketa askoren irabazlea ere bada. Superazio pertsonalaren adibidea da guretzat», nabarmendu dute.

KARABELGO KROSA

SAILKAPENA

1 Oier Saldias 30:02

2 Xabier Lizarrondo 30:32

3 Eñaut Lasarte 30:33

4 Ibai Alba 30:38

5 Juan Luis Gomez 31:17

6 Mikel Rosell 31:35

7 Asier Goikoetxea 31:57

8 Aitor Lizarazu 32:38

9 Eduardo Gallego 33:21

10 Ibon Iriondo 33:21

11 Iker Marcos 33:46

12 Iñigo Lakunza 34:13

13 Ibai Garmendia 34:45

14 Markel Lecea 34:58

15 Zesar Fernandez 35:02

16 Ander Eraunzetamurgil 35:31

17 Alvaro Garci 35:49

18 Iker Peña 36:15

19 Patxi Esnaola 36:21

20 Mikel Iturbe 36:41

21 Josu Arregi 36:52

22 Miguel Maza 36:55

23 Manuel Fraga 37:02

24 Iñaki Arana 37:07

25 Onditz Rekondo 37:15

26 Jon Lertxundi 37:33

27 Irune Mateo 37:42

28 Antxon Korta 37:57

29 Ander Aranzadi 38:01

30 Quim Tenas 38:08

31 Eneko Asarta 38:19

32 Endika Garcia 38:24

33 Jonander Pontesta 38:44

34 Igor Ruiz 38:47

35 Garikoitz Balerdi 38:49

36 Patri Amundarain 39:18

37 Garikoitz Rekondo 39:47

38 Aner Rekondo 39:48

39 Ander Larrañaga 40:02

40 Andoni Lete 40:10

41 Pablo Fernandez 40:36

42 Arkaitz Aguinagalde 40:48

43 Egoi Alberdi 41:28

44 Antton Arratibel 42:12

45 Asier Isasti 42:16

46 Markel Marin 42:22

47 Juan Felix Gomez 42:56

48 Imanol Mendibe 43:00

49 Javier Lagar 43:20

50 Rakel Toquero 43:34

51 Alaitz Arbizu 43:48

52 Miguel Ángel Holgado 44:03

53 Francisco De Paula 44:54

54 Fco. Javier Mancera 45:23

55 Carmelo Lopez 45:31

56 Jon Pache 45:37

57 Aitor Nieto 45:58

58 Naiara Subiza 46:30

59 Alba Garcia 46:51

60 Javier Martin 46:52

61 Iñaki Irigoien 47:53

62 Jose Mari Patxe 47:54

63 Oier Etxebeste 48:12

64 Anonimoa 48:44

65 Alaitz Amundarain 51:06

66 Anonimoa 51:07

67 Ander Irurtia 51:09

68 Eider Tolosa 51:10

69 Irati Montero 51:11

70 Anonimoa 51:13

71 Jose Luis Gutierrez 53:12

72 Josune Lagar 53:54

73 Mikel Uzkudun 53:55

Erlazionatuak

Karabelgo krosa

Libe Murua Masid abe 15, 14:52 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!