Abenduaren 18an, osteguna, hitzaldia antolatu du Hernani Errotzenek. Juan Luis Larraza izango da gonbidatua, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendari ohia eta Zangozako ikastolan lanean aritutako idazlea. Biterin egingo da solasaldia, arratsaldeko 19:00etan.
Bestalde, Errotzeneko kideek gogoratu nahi dute abenduaren 20an, San Tomas ezperan, Hernaniko Plaza Berrain egongo direla euren materiala erakusten eta informazioa zabaltzen.
Azkenik, urtea bukatu aurretik, beste hitzaldi bat ere antolatu dute abenduaren 22rako. Arratsaldeko 19:00etan egingo da Biterin, eta Aritz Ibarra marrazkilari eta irudigilearen eskutik, «gure historia kokimien bidez nola kontatu daitekeen erakutsiko du».