Martxan da neguko arropa eta manta bilketa

Libe Murua Masid 2025eko abenduaren 15a

Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak elkarlanean hasiko dute bilketa, Hernanin eta Andoainen.

Neguari aurre egiteko arropa eta manta bilketa abiaraziko dute gaurtik Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak.

Hernanin gaur hasiko dute bilketa eta abenduaren 20a bitarte egongo dira neguko materiala biltzen. Erreferentziazko lekua Gudarien plazan kokatzen den Sagastiberri Tabakoak establezimendua izango da, bertan utzi ahal izango dituzte herritarrek jantziak eta mantak.

Andoainen ere egingo dute bilketa, abenduaren 20 eta 22an goizeko 11:00etatik 13:00etara bitarte, Igara Espazioan (Eskola kalea 4, behea).

Banaketa abenduaren 27an egingo da

Jasotako material guztiaren banaketa abenduaren 27an egingo dute Kontseiluko eta Sindikatuko kideek. Banaketa espazio bakarrean egitea da asmoa, Andoaingo Igara Espazioan hain zuzen ere, goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!