Oiartzungo Urkabe tontorrera antolatu dute hurrengo ibilaldia

Libe Murua Masid 2025eko abenduaren 15a

Mendiriz Mendi Elkarteko gaztetxoen irteera egingo dute igande honetan, hilak 21. Goizeko 09:00etan irtengo dira Atsegindegi plazatik.

Urtea amaitu aurretik azken tontorrera heldu nahi dute Mendirz Mendi elkarteko gaztetxoenek. Oraingo honetan Oiartzungo Urkabe tontorrera egingo dute itzulia. 

Abenduaren 21ean goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua Atsegindegi plazan. Zailtasun berezirik gabeko irteera dela azpimarratu dute. Tontorra 234 metrotan aurkitzen da eta igotzeko mendiko material arrunta besterik ez da behar. 

Herriaren erdigunean dagoen San Esteban elizaren ondotik abiatuko dira goizean goiz mendizaleak. Gorantza egingo dute Urkabe tontorreraino dauden 150 metrotako desnibela gaindituz. Tontorrean eskailerak dituen harrizko gurutzea aurkitzen da eta bertan egingo dute atsedena.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!