Dementziari buruzko hitzaldia bihar, Jose Marti neurologoaren eskutik

Libe Murua Masid 2025eko abenduaren 15a

'Dementziak: ulertu, aurrea hartu eta zaindu' izenburupean arituko da EHUko Neurologiako katedradun emeritua. Hitzaldiaren ostean, Goiz Eguzki abesbatzak emanaldia eksainiko du.

Udaleko Adinekoen Sailaren inzizatibaz antolatu dute Dementziak: ulertu, aurrea hartu eta zaindu hizpide izango duen hitzaldia. Horretarako Jose Marti Masso neurologo aditua gonbidatu dute. EHUko Neurologiako katedradun emeritua da bera eta dementzia definitzeaz gain, haren albo kalteez edota prebenitzeko metodoez arituko da.

Bihar, hilak 16, 18:00etan jarri dute hitzordua Biteri kultur etxean. Dementzia memoria galtzearekin lotu ohi dugu askotan, baina haratago joan nahi du bihar Marti neurologoak: «Esaten dugu pertsona batek dementzia duela memoria edo beste gaitasun kognitibo batzuk galdu dituenean, eta horrek eragotzi dionean bizitza normala egitea». Dementzia gaixotasuna ez dela azaltzen du berak, gaixotasun askoren emaitza baizik: «Dementzia duen paziente batek zein arazo dituen ulertzea garrantzitsua da tratu egokia emateko. Izan ere, dementzia ez da gaixotasun bat, gaixotasun askoren emaitza baizik, gehienak neurodegeneratiboak. Gaixoen herenak, bizi ohitura egoki batzuen bidez prebenitu ahal izango luke». 

Hitzaldia espainieraz izango dela gogoratu du Udalak eta amaitutakoan, Goiz Eguzki abesbatzako kideek emanaldia eskainiko dute.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!