19ak giro ezinhobean ospatu zituen Kontrakantxak

Libe Murua Masid 2025eko abenduaren 15a

Kontrakantxarentzat hain berezia den hilabetea ospakizun haundiarekin amaitu zen larunbatean. Herriko gazte asko bildu ziren urteurreneko bazkarian, «elkarlanean» eta «giro onean». Gerora, gehiago izan ziren festara batu zirenak, Astigarragako Yakovlev eta Chuleria Joder musika taldeekin.

Baina, urtea bukatu aurretik gaztetxean izango da zer egin eta zer ospatu. Tartean, abenduaren 31n urtero antolatzen duten mus txapelketa ospetsua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!