Hamaika ekintza neguko oporretan

Libe Murua Masid 2025eko abenduaren 15a

Bihar hasi eta urtarrilera bitarte, Hernaniko Udalak ekintza sorta aurkeztu du herriko haur eta gazteentzako.

Neguko oporretarako ekintza sorta antolatu du Hernaniko Udalak. Bihar hasi eta urtarrilera bitarte herriko haur eta gazteek izango dute zer egin oporretan. Gaztelekuan hasiko dira ekintzak, larunbatera arte, espazioaren itxiera egunera arte. Ondoren, Sandiusterrin, Biterin edota kiroldegian egingo dira denetariko ekintzak: bingoa, kahoot-a, antzerkia, slackine, ohe elastikoak, pala, erraketa, zinea, karaokea...

NEGUKO OPORRETAN ZER?

HERNANI

BIHAR

17:00 Neguko imanak.
Gaztelekuan.

ETZI

17:00 Neguko Kahoot-a.
Gaztelekuan.

ABENDUAK 18

17:00 Neguko opariak.
Gaztelekuan.

ABENDUAK 20

16:30 Txistorra jatea eta Gaztelekuaren itxiera. Gaztelekuan.

ABENDUAK 22

10:30 Musika Familian. Musikanaiz taldearen emanadlia. Sandiusterrin.

11:45 Musika Familian. Musikanaiz taldearen emanadlia. Sandiusterrin.

ABENDUAK 23

10:30 Musika Familian. Musikanaiz taldearen emanadlia. Sandiusterrin.

11:00 Zientzia zure eskura. Elhuyar. Liburutegian.

11:45 Musika Familian. Musikanaiz taldearen emanadlia. Sandiusterrin.

17:00 Plisti-plasta. Pantzart Teatroa. Sandiusterrin.

ABENDUAK 24

17:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Ttarla dantza taldearekin. Zinkoeneatik.

ABENDUAK 26

10:00 Kiroldegiko ludoteka.

Arku tiroa, eskalada, slackline, ohe elastikoak eta haur txokoa.

Palak eta erraketak. Frontoian.

Jolasak. Goiko pistan.

22:00 Argitzala. Jurgi Ekiza. Biterin.

ABENDUAK 29

10:00 Kiroldegiko ludoteka.

10:00 Ur ludoteka. Igerilekuan.

11:30 Karaokea. Kiroldegian.

ABENDUAK 30

10:00 Kiroldegiko ludoteka.

11:30 Bingo solidarioa. Kiroldegian.

18:00 Boom boom. Txulalai. Biterin.

URTARRILAK 2

10:00 Ur ludoteka. Igerilekuan.

17:00 Zinekluba. Gremlins. Biterin.

URTARRILAK 5

12:00 Asmazank. Hernaniko kirolariak. Liburutegian.

 

Hernaniko Gaztelekuko tailerretan izena emateko: Gaztelekuan, 688 82 34 20 telefonoan edo gaztelekua@hernani.eus helbidean.

Musika Familian Musikanaiz taldearen tailerretan izena emateko: linktr.ee/gaztetu estekan edo gazteria@hernani.eus helbidean.

Sarrerak: kultura.hernani.eus webgunean edo Biteriko leihatilan.

 
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!