Gabonetako ikuskizun bereziz janzten ari da bailara azken egunetan. Herriko musikariek ere, gabonetako kontzertu berezia eskainiko dute larunbatean, abenduaren 20an. Emanaldia 12:00etan hasiko da Hernaniko San Juan parrokian. Musikariek aurreratu dutenez, «oso ohikoa ez den» programa bat aurkeztuko dute larunbatean. Azaldu dute oinarrian «interpretazio-erronka nabarmena duten obra sinfoniko eta koloretsuak» eskainiko dituztela.
Besteak beste, honako pieza hauek joko dituzte: Morten Lauridsenen 'O magnum mysterium', Béla Bartóken 'Errumaniar dantzak', Jesus Guridiren 'Diez melodías vascas' obrako 'Amorosa', Ottorino Respighiren 'Pini di Roma' eta Gustav Mahlerren Bigarren Sinfoniako 'Korala' eta 'Finale'.
San Joan eliza espazio «berezia» eta «egokia»
Obra horiek lagun izango dituzte zenbat instrumentu, harpa, kontrabaxua, pianoa eta organoa, «kontzertuaren eduki eta erresonantzia sinfonikoa haunditzeko». Bestalde, kontzertua eskainiko den espazioa «berezitzat» eta «egokitzat» jo dute musikariek: «San Joan eliza espazio berezia izango da kontzertua entzuteko, errepertorio honentzako egokia den lekua baita».