Datorren asteburuan kuota kobratzera pasako dira Osiñaga auzoan

Libe Murua Masid 2025eko abenduaren 14a

Auzo elkartearen kuota kobratuko diete auzotarrei eta saskiaren zozketa abenduaren21ean egingo da.

Osiñagako auzotarrek jakinarazi dute datorren asteburuan etxez etxe ibiliko direla elkarteko kuota kobratzen. Abenduaren 20an eta 21ean ibiliko dira auzotarrak ate joka, urteko 10 euroko kuota kobratzen; euro bateko loteriaren partizipazioa dakarrela aurreratu dute. Bestalde, kuota ordaintzen dutenen artean, gabonetako saski eder bat zozketatuko dutela gogoratu dute. Sariaren zozketa abenduaren 21ean egingo da.

Azkenik, asteburuan etxean egoteko asmorik ez duten auzokideek, dirua bizilagunari uzteko eskatu dute, lana errazago egin dezaten.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!