Ikastaroetan izen-ematea zabalik dago abenduaren 22ra arte

Libe Murua Masid 2025eko abenduaren 14a

Lekua dago oraindik Biteriko zenbait ikastarotan: sukaldaritza teknikak, dantza garaikidea eta marrazketa.

Tokia dago oraindik Hernaniko Biteri kultur etxeko zenbait ikastarotan. Besteak beste, sukaldaritza tekniken, dantza garaikidearen eta marrazketaren inguruko tailerretan eman daiteke izena abenduaren 22a bitarte.

Sukaldaritzaren tekniken inguruko tailerra teorikoa da eta Kulturarteko Plaza Feministan egingo da, euskaraz. Hiru hilabeteko ikastaroa izango da urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 23a bitarte. Astelehenetan izango dira saioak, 18:45etik 20:45etara.

Helduentzako dantza garaikidean ere eman daiteke izena. Ikastaro honetan, astelehen eta asteazkeneko taldean soilik apuntatu daiteke. Azkenik, marrazketa ikastaroan apuntatzeko aukera ere badago, baina ikastaro hau 13 eta 17 urte bitarteko gazteei bideratuta dago.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!