Gaur ospatuko da Karabelgo Krosaren hamaikagarren edizioa eta parte hartzeko aukera izango dute Hernaniko adin guztietako korrikalariek.
Goizeko 11:30etan hasiko da lasterketa nagusia, helduena, eta 9 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Aurretik, 10:30etan aterako dira korrika 5 eta 10 urte bitarteko haurrak, eta 11:00tan 11 eta 16 urte bitarteko gazteak. Haurrek 700 metro osatu beharko dituzte eta gaztetxoenek 2,5 kilometro.
Lasterketan apuntatu nahi duenak aukera izango du gaur, Karabelen bertan. Beranduenez, bakoitzaren proba baina ordu erdi lehenago apuntatu behar da.