Santo Tomas eguna ospatuko du gaur Hernaniko Errugbi Elkarteak

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko abenduaren 13a

Santo Tomas eguna astebete aurreratu du Hernaniko Errugbi Elkarteak. Gaur goizean, 10:00etatik 15:00etara, Kale Nagusiko dendaren ondoan jarriko dira pintxoak saltzen. Ondoren, denak batera Landarera jaisteko deia egin dute, Hernaniren eta El Salvadorren aurkako partidua ikustera. Datorren larunbatean ere Kale Nagusian jarriko dute Santo Tomas eguneko postua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!