Bihar goizean korrikalariz beteko da Karabel. Auzoko krosaren hamaikagarren edizioa ospatuko dute, maila guztietako lasterketekin.
Goizeko 10:30etan hasiko dira probak karabelen. 5 eta 10 urte bitarteko haurrak izango dira parte hartzen lehenengoak, 700 metroko ibilbidean; jarraian, 11:00ak aldera, 11 eta 16 urte bitartekoek lehiatuko dute, 2,5 kilometroko ibilbidea osatuta; eta azkenik, 11:30etan, lasterketa nagusia jokatuko da. Helduek 9 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Hernaniko kaleetan barrena.
Izenematea zabalik dago oraindik, eta bi modutara egin daiteke: herrikrosa.eus webgunearen bitartez edo, bihar bertan, Karabelen. Proba bakoitza hasi baino orduerdi lehenago itxiko dute inskripzioa. Haur eta gazteen lasterketetan parte hartzeko ez da ordaindu beharko, eta helduek 15 euro ordaindu beharko dituzte.