Gabonak berbertan dauzkagu dagoeneko, eta hori ondo dakite Hernaniko abesbatzetako kideek. Datorren asteartean, abenduaren 16an, egingo dute urteroko Gabon Kanten Jaialdia, arratsaldeko 20:00etan, San Joan Batailatzailearen parroki elizan.
Herriko sei abesbatzek hartuko dute parte jaialdian: Parrokiko abesbatzak, Dakapo abesbatzak, Musika Eskolako abesbatzak, Goiz Eguzki abesbatzak, Ozenki abesbatzak eta Kantuz abesbatzak. Bakoitzak pare bat kantu eskainiko ditu jaialdian, eta bukaeran, ohiturari eutsiz, denen artean borobilduko dute ekitaldia.
Besteak beste, 'Bellengo herri polita', 'Gizon on bat', 'Zoriona guztioi', 'Gabon afari on bat' eta 'African noel' abestiak kantatuko dituzte.
Abesbatzetatik herritar guztiei egin diete elizara joateko gonbidapena. Urteko jaialdi berezienetako bat izaten da, eta jende asko elkartu ohi da kontzertuan.