Pasa den igandean, abenduaren 7an, Gipuzkoako Kross Txapelketa jokatu zuten Ordiziako Oiangu zelaian. CD Hernaniko zenbait korrikalarik lehiatu zuten bertan, eta horietako bi zilarrezko dominarekin itzuli ziren etxera.
Uxue Rodriguez hernaniarrak 16 urtez azpiko kategorian eskuratu zuen domina, lasterketa bikaina osatuta. Irune Mateo hernaniarrak, berriz, 18 urtez azpiko mailan lortu zuen bigarren postu preziatua, honek ere lan bikaina eginda.
Klubetik poza adierazi dute lortutako emaitzengatik.