Agur min kronikoari, kaixo Magnetolith

Olatz Egaña Otegi 2025eko abenduaren 13a

Roberto Dos Santos Kimerako zuzendaria zentroaren kanpoan, Magnetolith aparatuarekin.

Kimera Fisioterapiak punta-puntako gailu berri bat ekarri du zentrora: Magnetolith. Honek dauzkan onurei buruzko xehetasunak eman ditu Roberto Dos Santos zentroko zuzendariak, eta ondorengoa goraipatu du: «gure pazienteen bizi-kalitatea lehentasuna da guretzat».

Magnetolith gailua erdigunera ekarri du Kimerak: «azken belaunaldiko gailu bat da, intentsitate haundiko eremu magnetikoak erabiltzen dituena, eta zenbait patologia modu ez-inbaditzaile eta ez-mingarrian lantzeko aukera ematen duena, hain zuzen». 

Gainera, Kimerak dio Magnetolith aparatua «modu isolatuan» erabili daitekeela, eta baita Kimera Fisioterapian eskaintzen dituzten beste terapia batzuekin konbinatua ere: «eragin bultzatzailea baitu».

Saioei dagokienez, 20-30 minutukoak direla jakinarazi du fisioterapia zentroak, eta ondorengoa bermatu du: «ez du batere minik egiten, eta ez ditu ia kontraindikaziorik». Saioen maiztasuna, berriz, fisioterapeutak zehaztuko du, «izan ere, maiztasuna bezeroaren patologiaren eta egoeraren araberakoa da». Horretarako, Kimera Fisioterapiak bonu batzuk jarri ditu eskuragarri.  

Era berean, Kimerak ondorengoa azpimarratu du: «ebidentzia zientifikoek eta klinikoek bermatzen dute Hernanin erreferente den teknologia hau». 

Zentroko Roberto Dos Santos zuzendariak argi du, terapia iraultzaile honetan trebatu ostean, terapia erabili duten pazienteen «arrakasta esanguratsua» dela, eta kasu harrigarriak izan direla: «Paziente bat izan genuen gerrialdeko minarekin, hilabete batzuetakoa, eta  lo egin ezinik zegoen. Tratamendu mediko desberdinak probatu zituen eta lehenengo saioaren ondoren deitu zigun eskerrak emanez, gau osoan lo egitea lortu baitzuen, eta  horrez gain, oinazeak erdira murriztu ziren. Beste paziente baten kasua ondorengoa izan zen: belauneko protesi bat jartzeko data zehaztuta zeukan dagoeneko. Guztira 10 saio egin ditugu Magnetolith gailuarekin eta protesiaren ebakuntza bertan behera utzi du, ongi sentitzen delako».

Roberto Dos Santosek Magnetolith gailuaren aldeko apustua egin zuen pazienteen bizi kalitatea hobetzen laguntzeko tresna bilakatu zitekeelako, izan ere, «gure pazienteen bizi-kalitatea lehentasuna da guretzat».

Kimerak ondorengo kasuetan aplikatzen du Magnetolith gailua: hezur-edema; artrosia; hausturak; belauneko, sorbaldako... kirurgia ostekoak; zerbikalgia; lunbalgia (hernia diskala, protusioa, erradikulopatia); tendinitisa (tenislari-ukondoa, pubalgia, faszitis plantarra); eta giharretako lesioa.

Amaitzeko, Eguberriak ate joka ditugula eta... Kimerak %10eko deskontua jarri du eskuragarri, 5 eta 10 saioko bonuetan. «Abenduaren 31ra arte izango da eskaintza, beraz, azkar ibili!».

Harremanetarako kontaktuak

Informazio gehiago nahi izanez gero, Kimerak harremanetarako zenbait bide elkarbanatu ditu: 943 32 15 86 telefonora deituta; 638 421 060 zenbakira whatsapp mezu bat bidalita; edota kimera@kimerafisioterapia.com helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!