Errioxan jokatuko dute Euskal Ligako mutilek

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko abenduaren 13a

Sendo dabil Hernani etxetik kanpo.

Arratsaldeko 17:30etan hasiko da Hernaniren eta Universidad de La Riojaren arteko norgehiagoka.

Lehenengo postua berreskuratu nahian jarraitzen du Hernaniko Boleibol Elkarteko Euskal Ligako mutilen taldeak. Horretarako, gaur arratsaldeko partidua irabazi beharko du taldeak, Universidad de La Rioja taldearen aurka.

Bigarren postuan dago Hernani, sei partidutan bost garaipen eta porrot bakarra jasota. Errioxarrak, berriz, lau porrot jaso dituzte honezkero, eta sailkapenaren behealdean daude.

Arratsaldeko 17:30etan hasiko da norgehiagoka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!